Villabona – Amasa-Villabonako Udalak bigarren urtez 2020. urtean zehar haurrak Seaska haur eskolan matrikulatu dituzten gurasoei zuzendutako diru-laguntzak eman ditu. Amasa-Villabonako zortzi familiek jaso dute eta guztira 3.006 euro banatu dira familia hauen artean.
Udal gobernuak diru-laguntza honi buruzko irakurketa positiboa egin du, neurri hau indarrean egoteak gurasoek beren haurrak herriko haur eskola publikoan matrikulatzeko erraztasun bat suposatzen baitu. Ondorioz, datozen urteetan mantentzeko konpromisoa hartu du.
Lo último |