- Aditzera eman dutenez, Nøgen taldeak ostiralean Leidorren eman beharreko kontzertua bertan behera geratu da. Udazkenera atzeratu da eta sarreren zenbatekoa automatikoki itzuliko da erositako bide beretik, leihatilan bertan edo interneten. Bestalde, bihar Euskal Barrokensemble taldeak kontzertua emango du 19.00etan, Leidorren. Antzinako musika jorratzen duen taldeak Juan Sebastian Elkanoren figura oinarritzat hartuta egitarau berri bat aurkeztuko du. Sarrerak salgai daude leihatilan eta Kutxabank-eko webgunean.