- Gaur jarriko da berriz martxan euskarazko irakurketa kluba liburutegiko ekintza gelan, 18.00etan. Tupust komikia landuko dute lehen saio honetan, Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaileak dinamizatuta. Parte hartzeko liburutegian eman behar da izena, edo 943 697 462 telefonora deituta. Gehienez hamar pertsonako taldea osatuko da, eta saioak aurrez aurrekoak izango dira. Hala ere, aldi berean online ere jarraitu ahal izango dira.