- Euskarazko irakurketa kluba datorren astean, otsailaren 9an, jarriko da berriz martxan. Guztira lau saio egingo dituzte eta aurten ere komikia landuko da, Ainara Azpiazu Axpi ilustratzailearekin.

Saio guztiak asteartetan izango dira, 18.00etan, eta honako komikien inguruan: Tupust otsailaren 9an, Antzara eguna martxoaren 16an, Emakume guztiok apirilaren 13an, eta Basolatik berri onik ez maiatzaren 11n.

Urrian martxan jarritako gaztelaniazko irakurketa klubak otsailetik aurrera jarraipena izango du, maia-tzera arte. Saioak astearteetan izango dira, 18.00etan eta lehenengo saioa otsailaren 23an izango da Mi planta de naranja lima landuko dute Monica Leivarekin.

Euskarazko zein gaztelaniazko saioetan parte hartzeko liburutegian eman behar da izena, edo 943 697 462 telefonora deituta.