- Imanol Larzabalen kantuei eskainitako kontzertua izango da bihar, 19.00etan, Amasa-Villabonako Gurea an-tzokian.

Imanol Larzabal zenaren kantuen inguruko ibilalditxoa eskainiko du kontzertuak, alegia, Imanolen kantuak jazz estetikatik ikusita. Pianoetan Karlos Gimenez eta Iñaki Salvador egongo dira, eta ahotsak Ainara Ortega eta Pettirenak izango dira.

Kontzerturako sarrerak zortzi euro balio du, baina posible da hiru ikuskizunetarako bonoa erostea, 24 euroan, www.villabona.eus webgunean. Sarrera webgunean edo leihatilan eros daiteke, baina bonoa leihatilan erosi beharra dago.