- Kultur egitarau oparoa izango da asteburu honetan Tolosan. Gaur, 19.00etan Konpromisoa antzezlana eskainiko dute Leidorren Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek. Haur an-tzerkia ere izango da, izan ere bihar, 16.00etan, Glu Glu taldeak Botadun katua antzezlana eskainiko du 83 eta 9 urte bitarteko haurrentzat). Asteburuko zine saioei dagokienez, helduentzat Martin Eden filma eskainiko da bihar, igandean eta datorren astelehenean 18.45ean eta haurrentzat El Pequeño Vampiro filma egongo da ikusgai igandean, 16.00etan, Leidorren.