- Anoetako Udalak 2.424.000 euro kudeatuko ditu aurten aurrekontuak EH Bilduren aldeko bozkarekin eta EAJ-PNV udal taldearen abstentzioarekin aurrera atera ondoren. Urteko azken osoko bilkuran hartu zen erabakia.

Gizarte-ongizate zerbitzua indar-tzen jarraituko dute Anoetan eta Hirigintza, Landa Garapena eta Ingurumena sailean, udal eraikinen kon-tsumoak aztertu eta sistematizatuko dituzte. Parekidetasun arloak %80eko igoera izango du (12.000 euroko partida berri bat) eta Euskara, Kultura eta Gazteria sailetan iazko aurrekontua mantenduko da.

Anoetako Udalak 2021ean egin nahi dituen inbertsioen artean daude honakoak: etxebizitza hutsak merkaturatzeko aukerak aztertzea; ondarea berreskura-tzeko Modesto-Enea eremua erosi eta babestea; Ateaga elkartearen eta Igerabide kalearen arteko pasealekua irekitzea; kaleak garbitzeko ekortzaile elektriko bat erostea; liburutegirako hainbat liburu erostea; udaletxeko artxiboa egokitzea; landa bideak konpontzea, irisgarritasuna hobe-tzea eta inbentariatzea; eta udaletxeko teilatua konpontzea.

Hiru puntu kontuan hartu zituen EAJk abstenitzeko. Alde batetik, “gehiegizkoa” deritzote zabor-tasa %15 igotzea: “Iaz ere azaldu genuen igotzekotan %5a urtero igotzea nahikoa zela”. Bestetik, Modesto-Enea etxea herriko ondasun izateko apustu sendoa ez egitea ere leporatzen dio udal gobernuari EAJk. Azkenik, aire libreko kirolgunea eraikitzeko proiektua ukatzean oinarritu zuen bere abstentzioa. Jeltzaleek proposatu zuten gaur egun kiroldegiak barne har-tzen duen kirol-eskaintzaren baitan, aire libreko kirolgune edo futbol-zelaia egitea.