2020ko oasiaren ondoren, mendi korrikalariak gogotsu dira eta Tolosaldean behintzat dute entrena-tzen jarraitzeko arrazoia. T3T mendi maratoiaren eta T2T lasterketaren antolatzaileek iragarri dute 2021ko hi-tzorduaren data: ekainaren 13a.

Pasa den urtean, COVID-19aren pandemia tarteko, ezinezkoa izan zen Tolosaldeko lasterketa jokatzea, kirol ekitaldi askorekin gertatu zen moduan. Aurten, ordea, badago amets egiteko motiborik.

Tolosaldeko 3 Tontorrak probak Hernio, Uzturre eta Arroizpeko gainak egiteko erronka proposatzen du, eta Tolosaldeko 2 Tontorrak lasterketak, berriz, Uzturre eta Arroizpe. Luzeak 43,5 kilometro ditu eta 2.800 metroko desnibel positiboa; eta mo-tzak, aldiz, 24,5 kilometro. 2017 urteaz geroztik dute mendizaleek bi tontorren aukera. Lasterkari guztiak Tolosako Triangulo plazatik abiatzen dira eta leku bera izaten dute helmuga.

Antolakuntzak azaldu duenez, martxoan aurreikusten dute izen-ematea zabaltzea Kirolprobak.com webgunean. Parte-hartzaile kopuruari dagokionez, 350 korrikalarirentzat egon ohi da lekua proba nagusian, eta T2Tn 250 parte-hartzaile abia daitezke.