Tolosa -Zarateko lepoan ospatu ohi den Azken Muga jaialdiko ikurra den aulkia suntsitu zuten pasa den astean eta antolatzaileek azaldu dutenez, konpondu ezin diren kalteak jasan ditu Guillermo Olmo artistaren lanak. Aulki berri bat egin eta hurrengo jaialdian ikusgai egongo dela esan dute.

2016ean jarri zuten aulki erraldoia Zarateko lepoan. “Zortzi metro baino gehiago dituen obra horretan hainbat emanaldi egin dira, eta aurretik, Nafarroa eta Gipuzkoako harrietako plazak bisitatu ditu, denboraren poderioz Azken Mugaren ikono eta irudi bihurtuz”, azaldu dute sustatzaileek.

Ez da jaialdiko erakusketetako artelanek erasoak jasan dituzten lehen aldia. 2017an Dora Salazarren Medusa obra ostu zuten eta iaz Art-Ola kolektiboaren Beste mundu bat posible da ia erabat suntsitu zuten. “Azken Muga Euskal Herriko naturan egiten den hainbat diziplinaren arteko jaialdi bakarra da, mota guztietako arte eszeniko eta plastikoek lekua dute bertan. Europan horrelako jaialdiak oso ohikoak dira azken hamarkadetan, eta hemen badirudi zaila dela baso batean dagoen eskultura bat errespetatzea”, amaitu dute Azken Mugako antolatzaileek.