- Muskerraren bidea egingo dute Asteasun igandean, abenduaren 27an. Bernardo Atxaga idazlearen literaturan oinarritutako ibilbidea da Muskerraren bidea eta asteburuan egiteko aukera egongo da, Idoia Nobleren gidaritzapean. Parte hartu ahal izateko aurretik izena ematea gomendatzen da muskerrarenbidea@gmail.com posta elektronikoan. 11.00etan plazan egin dute hitzordua.