- Olentzero Kuttun emanaldia izango da gaur Kulturenean, Kiliklon taldearen eskutik. Hasiera batean, emanaldia 17.00etan izango da, baina jakinarazi dutenez, eserleku guztiak betez gero, bigarren saio bat izango da 18.30ean. Lau urtetik gorako haurrak bakarrik sartuko dira eta txikiagoak, guraso bakar batekin. Aurrez gonbidapena eskuratu behar da. Horretarako, Udaleko web orrira (www.irura.eus) edo kultur bulegora (943 692 674) jo behar da. Pertsona bakoitzak, gehienez, bi gonbidapen eskuratu ditzake, familia ugariek izan ezik.