- Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatzen duen Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketak baditu irabazleak. Aurtengoa lehiaketaren 13. edizioa izan da eta lan gehien jaso dituena izan da aurtengoa: guztira 251 komiki jaso dira Euskal Herriko hamaika txokotatik.

9 urte bitateko kategorian irabazle izan da Nora Ansorena Irizar (Ilargian, untxia agerian); bigarren, Uxue Oiarbide, Paula Rodriguez eta Leire Vega (Marteko birusa); aipamena jaso du Ur Aristi Imazek (Euskal onddo Z); eta Ibarrako onena Haizea Aiestaran Mendietak (Lore eta bere irudimena).

10-12 urte bitarteko kategorian, aldiz, lehen saria izan da Paula Ansorena Irizarrentzat (Bakoitzari berea, Mokiren legea); bigarrena, Izaro Etxegoien Lazkanoren-tzat (Gure euskal otsoak), aipamena Amets Pagola Zelaiarentzat (Lasterketa puzkertia), eta Ibarrako onena Amets Mendizabalen-tzat (Koko Moko).

13-16 urte bitarteko kategorian, lehen saria izan da June Iraola Alberdirentzat (Beti ez da dirudiena); bigarrena, Aitor Aristi Imaz (Influencer); bi aipamenak Mireia Larreta Perez (Eliza zaharra XVII.mendea) eta Maitane Ezkerro (Super heroi profesionalak), eta Ibarrako onena, Luana Favrin Azkue (688717445).

17 urtetik gorakoen kategorian, lehen saria izan da Andrea Prosper Moranentzat (A puntutik B puntura) eta bigarrena Javier Navarrorentzat (Jainko 2.0).