- Eguberrietako azoka berezia egingo dute igandean Zizurkilen. Bailarako artisau eta janari postuekin antolatuko da plazan, 10.00etatik 14.00etara. Jostailu trukea egitekoa aukera ere egongo da Atxulondo kultur etxean. Bide batez, bigarren eskuko kirol materialen postua ere egongo da azokan. Udal bulegoetara eraman beharko da materiala gaur eta bihar.