- Alegiako Udaleko Kultura batzordeak antolatu duen Abendu Kulturalaren barruan, Andoni Mutiloaren Esnatu naiz kabareta ikusi ahal izango da datorren ostiralean, abenduaren 18an, 19.00etan zinean. Emanaldirako sarrerak gaur, astelehena, jarriko dira salgai kultur etxean, 18.30etik 20.00etara, lau euroko prezioan.

Dantza eta musika nahasten dituen emanaldiak hamar urteren buruan baserrian bizitzetik Londreseko underground mugimenduko modako artista izatea lortu duen Elurren istorioa kontatzen du.