- Zizurkilgo Udalak hondakinen inguruko programa berria martxan jarri du. Horretarako, Ana Garcia hezitzaileak datozen sei hilabeteetan hondakinen kudeaketa onaren inguruko kontzientziazio lana egingo du. Aurrera plazako udal bulegoetan arituko da lanean aurrerantzean, baita herriko kaleetan ere.

Ana Garciak azaldu moduan, “egunero ibiliko naiz Zizurkilgo kaleetan barrena. Hainbat lan egingo dut bertan: kalean dauden edukiontzien irakurketa egin eta gure datu basean baja emanda daudenak erretiratuko ditut; beti zintzilikarioetan dauden edukion-tzien zerrenda osatu…”.

Herritarrekin zuzeneko hezi-tzaile lanak ere egingo ditu. Zuzeneko harremana izango du haiekin eta telefono deiak egingo ditu. Alde batetik, edukion-tzia beti kalean uzten duten horiei, ohitura hori alda dezaten eskatuko die eta, bestetik, irakurketarik ez dutenekin, kontzien-tziazio lanak egingo ditu. Zalan-tza guztiak, ahalik eta ondoen argitzeko asmoz arituko da hezitzailea.

Herritarrei harrera egiteko ordutegia ere zehaztu dute Aurrera plazako bulegoetan. Bulegoko ateak zabalik egongo dira honako ordutegian: astelehen eta asteazkenetan, 12.00etatik 14.00etara; asteartetan, 15.00etatik 17.00etara; eta ostiraletan, 10.30etik 12.30era. Nahi duen orok bertara gertura-tzeko aukera du, zalantzak argitu edo hondakinen inguruko proposamenak egitera.