- Zubimusu Ikastolak bat egin du Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak antolatu duen jostailu bilketarekin eta Zizurkilgo Udalak egingo duen jostailu trukearekin. Hala, abenduaren 9tik 11ra bitarte jostailuak jasoko dira ikastolan. Zentroko eraikinean, Txermin eraikinean zein Zizurkilgo eraikinean utzi ahalko dira.

Era berean, abenduaren 12an, larunbata, 10.00etatik 13.00etara Errebote plazan Zubimusuk jarriko duen gunean ere utzi ahalko dira jostailuak.

Jasotzen den material guztia Amasa-Villabonako Elkartasun Sareari eta Zizurkilgo Udalari emango zaizkio. Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak egoera zaurgarrian dauden familien artean banatuko ditu jasotako jostailuak, eta Zizurkilgo Udalak jostailu truke azokan utziko ditu. Trukean hartzen ez diren jostailuak Zizurkilgo udalak gordeko ditu (kasu honetan ez da trukerik egongo, Zubimusuk dohaintzan emango baitu jostailu guztiak).

Zubimusu Ikastolak bat egin nahi du beste behin Amasa-Villabonan eta Zizurkilen herritarrei begira antolatzen diren egitasmoeta eta, are gehiago, aurtengoa bezalako urte zailean. Elkarri laguntzea, kontsumo arduratsua bultzatzea, dohain-tza, birziklapena eta lankidetza lehen pertsonan biltzeko aukera izango dute beste behin Zubimusuko ikasleek zein komunitate osoak egitasmo honekin.

Horregatik, komunitate osoari dei egiten zaio etxeko armairuan azken denboraldian erabili gabe dauden jostailuak jaso eta ikastolara edo Errebote plazara eramateko.