- Olentzaroren ibilbidea egiteko aukera izango dute aurten ere Amasa-Villabonako haurrek abenduaren 19an. Ibilbidean, kriseiluaren argipean, garai bateko usadioak, sinesmenak eta kontuak berreskuratuko dituzte.

Izen-ematea abenduaren 10 eta 11ean egin behar da, Gurea zineman, 17.00etatik 18.30era. 2012 eta 2018 urte artean jaiotako neska-mutilentzat pentsatutako ekimena da. Parte hartzaile kopurua mugatua denez, izen ematen dutenen artean, ahal den neurrian, gurasoak baino haur gehiago joatea eskatzen dute.