- Joseba Tapiak Tranpaldo izeneko azken diskoa aurkeztuko du azaroaren 8an, igandea, Villabonako Gurea an-tzokian, Kristina Aranzabe eta Leire Letu oholtzan lagun izango dituelarik. Emanaldia 19.30ean hasiko da. Sarrerak dagoeneko salgai daude villabona.eus webgunean edo leihatilan hamar euroko prezioan.