- Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Azken urteetan, Alegiako Kultura batzordeak eta Eztanda Feminista Alegiako emakumeen taldeak ekintza ezberdinak burutu izan dituzte eta aurtengorako, Matazak Indarkeria Sexistaren Aurka mugimenduarekin bat egin nahi izan da eta herritarrak bertan parte hartzera animatu nahi dira. Ekimenean parte hartu nahi duten herritarrek 30 zentimetroko zabalera eta nahi besteko luzera duten kolore moreko matazak egin behar dituzte eta kultur etxean entregatu azaroaren 10a baino lehen.