- Aldaketak izango ditu aurten 13. aldiz antolatuko den Euskal Jai egunak. Segurtasun neurriak hartuz, lau egunetan zehar ekintzak izango dira, urriaren 8tik 11ra.

Urriaren 8an Pirritx, Porrotx eta Marimototsek emanaldia eskainiko dute, 18.00etan, kiroldegian. Sarrerak astelehenean jarriko dira salgai, 17.00etatik 19.00etara, gaztelekuan. Urriaren 9an, Raitx taldearen kontzertua izango da plazan, 19.00etan; urriaren 10ean, bertso saioa izango da ikastolan, 18.30ean; eta urriaren 11ean baserritar eta artisau azoka izango da goizean eta Arineketan dantza saioa 18.00etan.