- Adinekoen Nazioarteko Egunaren harira, Adinkide, bakartasun egoeran dauden adinekoei laguntzeko programa berria aurkeztu dute. Adiskidetasun harremanen bitartez bakartasun egoeran dauden adineko pertsonen ongizatea hobe-tzea helburu du. Tolosako Udalak urteak daramatza zahartzaro aktibo eta osasuntsua sustatzen, izan ere, tolosarren %22ak 65 urtetik gora ditu, eta gehienak gainera, emakumeak dira (%59).

Martxoan abian jarri behar zen programa, baina COVID-19aren ondorioz aurkezpena atzeratu behar izan da; hala eta guztiz ere, Adinkideko boluntarioak Tolosan bakarrik bizi diren 70 urtetik gorako pertsonei telefono bidezko laguntza eskaintzen aritu dira itxialdian zehar.

Gaur egun, bost boluntario eta bost adineko pertsona ari dira parte hartzen. Lehenik eta behin, Adinkideko taldeak adineko pertsonak eta boluntarioak elkarrizketatzen ditu, eta profilak eta hurbiltasun geografikoa kontuan izanda osatzen dira bikoteak. Aurrez aurreko laguntza eskaini daiteke (astean bi orduz paseatzeko, hitz egiteko...), telefono bidezko laguntza edo bizilagun handiak figura bizilagun eta auzotarren arteko harremanak berreskuratzeko.

Informazio gehiagorako: 676 197 354, tolosa@adinkide.org edo Emeterio Arreseren kokatuta dagoen Adinkideko bulegora bertaratu.