- Euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik izango da irailaren 17a bitarte Amasa-Villabonan. Udalak dirulaguntzak emango ditu ikastaro bukaeran, zenbait baldintza beteta. B2 mailara arte, matrikularen balioaren %100a jaso dezakete eta hortik aurrerako mailetan, berriz, matrikularen %75a.

A1-A2 mailetan 9.30etik 11.30era izango dira eskolak, astelehenetik ostegunera (astean 8 ordu); B2-C1 mailetan, 9.00etatik 11.30era, astelehen, astearte eta ostegunak (7,5 ordu); AISA ikastaroak 9.30etik 11.30era izango dira, astelehen, astearte eta ostegunetan (6 ordu) eta autoikaskuntza ikastaroak ere izango idra.