- Udako antolatutako kultur ekitaldien baitan, gaur bi hitzordu izango dira. Batetik, 19.00etan, Miruren Badakizu eserita ere dantzatu daitekeela emanaldia izango da haurrentzat Zerkausian eta, bestetik, 20.00etan, Txaston talde tolosarrak emanaldia eskainiko du plaza Berrian. Gonbidapenak kultur etxean eskura daitezke.