- Tolosako Udalak eta Itelazpik sustatu duten proiektua erabat berritzailea da, antena baliatu dutelako euri urak biltzeko. Bertan jasotako euri ura lursailetara bideratzen dute, haien jarduna erraztuz. Izan ere, orain arte, abeltzainek traktoreekin igo behar izaten zituzten ur deposituak larreetara, eta orain garraio gastuetan eta denboran aurrezten dute. Proiektu erabat berri-tzailea da, beste inon ez baita antena baliatu euri urak biltzeko.

Iraunkortasun handiko hormigoizko depositua da eraiki dena, eta erdi lurperatuta dago paisaiarengan ahalik eta inpaktu gutxien izan dezan. Uraren garbitasuna bermatzeko dekantazio biltegi txiki bat ere ezarri da eta aireztapen naturala ere badu. Azpiegitura berriari esker, biltzen den euri ura erabili eta depositua zisternen bidez betetzeko aukera dago. Depositutik hodi bidez bideratzen dute ura lursailetara. Udalak, abeltzainek eta Itelazpik sustatu duten proiektuaren helburua da landa eremuko ekonomia sustatzea lurralde oreka mantentzeko, ingurumenaren kontserbaziorako eta bertako produktua kontsumitzeko. Gaur egun bost baserritako abelburuak ibiltzen dira inguru horietan, 100 abelburu inguru.