- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko ebaluazioa egingo du Tolosako Udalak datozen asteetan. Horretarako, zerbi-tzuaren erabiltzeei galdetegi bat bidali zaie etxera eta betetzen dutenek udaletxean utzi dezakete beteta abuztuaren 7ra bitartean. Horretarako kaxa bat jarri da Gizarte Zerbitzuetan astelehenetan, astearteetan eta asteazkenetan 10.00etatik 11.00etara. Udaletxera joan ezin dutenek, lagun-tzaileei edo auxiliarrei eman diezaiekete galdetegia, haiek eraman dezaten udaletxera, edo gizartezerbitzuak@tolosa.eus helbidera ere bidali dezakete. Laguntzaile eta koordinatzaileek ere bete dezakete galdetegia.