- Alkizako Kabia Gunea inauguratuko dute gaur eta hainbat ekintza antolatu dituzte. Hasteko, 17.00etatik 18.00etara, Iñaki Martiarena Mattin ilustratzaileak komikigintza lantegia eskainiko die herriko haurrei. Aurrez izena ematea beharrezkoa da kultura@alkiza.eus helbidera edo 688 604 466 WhatsApp zenbakira idatzita. Ondoren, 18.00etan, agintari eta eragileek zenbait hitz egingo dituzte eta 18.15etik aurrera Alkizako Kabia Gunera bisita egingo dute. Bukatzeko, Alkizako Kabia pintxoa dastatzeko aukera izango da txakolin eta sagardoz lagundurik.