- Hainbat erabaki hartu ditu Udalak azken osoko bilkuran. Alde batetik, Deustuko Unibertsitatearekin hitzarmena sinatu dute turismo ikasleek praktikak egin ditzaten Fagus-Alkiza interpretazio zentroan. Bestalde, herriko ostatuan eta Inazio Urruzola txakolindegian erabiltzeko kontsumo-bonuak banatuko ditu herritarren artean. Bonu bakoitzak hamar euroko balioa du eta establezimendu horietan otordua egiteko erabili daitezke.