Ez da Garagardo Azoka egingo Villabonan

Irrintzi elkarteko kideek horrela erabaki dute "segurtasun neurriak ezin direlako bermatu"

04.07.2020 | 01:22

Villabona – Irrintzi elkarteak bere batzarrean hala erabakita, aurten ez da Garagardo Azoka egingo segurtasun neurriak bermatzea ezinezkoa egiten zaielako elkarteko kideei.

"Datorren urterako indarrak hartuko ditugu bai guk, eta baita kanpotik etortzen direnek ere. Ea hurrengo urtean posible den", adierazi zuen Dorleta Aranburu Irrintziko lehendakariak. Amasa-Villabonako Udalak bere animoak helarazi nahi izan dizkie Irrintzi elkarteko kideei, urtero antola-tzen duten eta erreferente bilakatu den ekimen hau ezin izango dutelako antolatu: "Espero dugu datorren urtean Garagardo Azoka egin ahal izatea".