- Alegiako Udalak Egin bizia herri bizian kanpaina abiatu du herriko saltokietako kon-tsumoa sustatzeko. Sektoreak herriarentzat duten garrantzian egin nahi da azpimarra.

"COVID-19aren krisialdiak eragindako itxialdiak azaleratu du herrietan zerbitzuak izateak duen garrantzia. Behar genuen guztia herrian bertan erosi beharrean aurkitu gara eta ezinbestekoak diren sektoreetako saltokiek erakutsi duten prestutasunak frogatu du Alegia bizia duen herria dela", azaldu dute Udaletik. Alarma egoera honetan merkatariek herria bizirik mantendu dute eta horretan jarraitzen dute ezohiko egoera honetan. "Orain herritarroi dagokigu herria bizirik mantendu dutenei bizia ematea", gehitu dute. Horrela, kanpaina honen baitan, kartelak jarri dira saltokietan, zerbitzua segurtasun osoz jaso ahal izateko bete beharreko neurrien berri emango da Udalak herriko zerbitzuen gida osatua egingo du.