- COVID-19ko krisiaren ondorioz, Olaederra kiroldegian ez dute apirileko kuota kobratuko eta beste inolako kuotarik ere ez, instalazioak berriro irekitzen diren arte. Era berean, martxoan zerbitzurik eman ez den egunen arabera konpentsatuko da.

Aldi baterako bonoen kasuan (hilabete 1 eta 15 egun), irekitzeko unetik aurrera hartu ez diren egunak konpentsatuko dira. Jarduerak berriz hasten direnean, eman gabeko saioak konpentsatuko dira, bai hiru hilean behingo jardueretan eta baita urteko jardueretan ere. Kiroldegiko instalazioak irekitzea ahalbidetzen denean zehaztuko dira neurriak.