- Villabonako Udalak zerga eta tasen ordainketen inguruan malgutasunez joka-tzea erabaki du, koronabirusaren izurriteak eragin duen osasun-larrialdiaren ondorioz sortu den gizarte egoera konplexua kontuan hartuta.

Zerga garrantzitsuenen kobran-tza irailaren 15era atzeratuko da, hala nola, Ibilgailuen Gaineko Zerga eta Ondasun Higiezinen Zerga eta kontribuzioarena. Gainerako tasak banan-banan aztertuko dira eta gutxienez larrialdi egoerak dirauen denbora gehituko zaie ordaintzeko borondatezko epeei. Zalantzaren bat izanez gero: 943 692 100 / zure-tzat@villabona.eus