- Errenteriako Udalak herriko hizkuntza aniztasunaren mapa osatzea erabaki zuen 2021ean, hizkuntza aniztasuna aberastasuna dela jakinik eta herrian hizkuntza horiek nola hedatzen diren jakiteko. Hori egiteko Soziolinguistika Klusterrari eskatu zion laguntza eta aste honetan aurkeztu da azterketa.

Honen baitan, datu interesgarriak azaleratu dira. Esaterako, 70 hizkuntza inguruk dute presentzia Errenterian. Izan ere, jatorri atzerritarreko biztanleriaren %87 20 herrialdetik dator, eta horietako hamar hizkuntzek baino gehiagok 50 hiztun baino gehiago dituzte Errenterian. Baina, bestalde, badira beste 65 Estatutako hiztunak, biztanleria migratzailearen %12,9.

Bestalde, hizkuntza aniztasunaz gain, hiztun komunitate handienek herriko auzoetan hartzen duten kokapena ere aztertu da. Hizkun-tzen Aniztasunaren Mapa hau osa-tzeko Errenteriako biztanleriaren jatorriaren azterketa egin da, udalerriaren erroldan izena eman dutenen datuak kontuan hartuta. Beraz, jatorriaren araberako azterketa lagungarri izan da lanerako.

Egitasmo honen helburua hizkun-tza aniztasunaren kudeaketa egokia egiteko lagungarri izango den ezagutzan sakontzea da. Aldi berean, hizkuntza guztiei aitortza egin nahi zaie eta euskara erdigunean dagoelarik, bizikidetza linguistiko egoki batean sakondu nahi da.