- Hamabigarren aldiz, Errenteriako Udalak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, Mariasun Landa Sariak abian jarri ditu. Helburua gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola, enplegua, e.a.) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta sari-tzea da.

Hau da, sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpenak ikusarazi nahi dira, eta horrela, herri-kronika osatu. Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago.

Lehiaketa honen bidez, ohi bezala, bi sari emango dira: Emakumezkoen begirada, emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da; eta Emakumezkoei begirada, gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da. Bi lan onenek 450 euroko ordainsaria irabaziko dute.

Bi idazlan irabazleak, gainera, 2022ko Oarso aldizkarian argitaratuko dira eta inguruko hedabide orokorretan argitaratu ditzaten ahalegina egingo du Udalak. Bi idazlan irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da. Lehiaketa oinarri guztiak Herri Bizia webgunean ikusgai daude.

Lanak Errenteriako ZU! Zure Udala zerbitzuan (Errenteriako udaletxea, beheko solairua, Herriko plaza, 1) aurkeztuko dira. Epea urtarrilaren 31n amaituko da.

Sari-banaketa ekitaldia, 2022ko martxoaren 8an edo data honen ospakizunen baitan antolatuko da. Data hori baino lehen ebazpena Udalaren webgunean argitaratuko da.

Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak Mariasun Landa Sarietan parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritar guztiak, emakumezkoei dei berezia eginez.