- Olentzero eta Mari Domingi txotxongiloak egiteko tailerra antolatu dute Lekuona Fabrikan urtarrilaren 4ean, 17.30ean. Bost eta hamar urte bitarteko haur eta familiei zuzenduta dago. Partaideek galtzerdi luze eta zaharrak, botoiak, oihalak, artilea eta sokak bezalako materialak ekarri beharko dituzte. Gonbidapenak sarrerak.errenteria.eus edo Lekuonan eskuratu daitezke doan.