Lezo: Gaur salgai jarriko dira pailazoak ikusteko sarrerak

15.12.2021 | 00:57

Lezo– Urtero bezala, Errege Egunaren bezperan, urtarrilaren 5ean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Lezon izango dira. Emanaldia Bekoerrota kiroldegian izango da, 12.00etan. Sarrerak gaur 8.45ean jarriko dira salgai zortzi eurotan. Udalaren webgunean (sarrerak.lezo.eus) eta Kultura sailean egongo dira eskuragarri, baina Internet bidez erostea gomendatzen da.

noticias de noticiasdegipuzkoa