Etorri berriei harrera egingo zaie azaroaren 27an Abaraxkan
– a.m.
21.11.2021 | 00:14
Oiartzun – Oiartzunera etorri berrientzako harrera saioak berreskuratu ditu Udalak. Honela, hurrengoa hilaren 27an 17.00etan izango da, Abaraxka ludotekan. Euskal Herriko eta kanpoko jakiak dastatu eta musikaz gozatzeko aukera egongo da.