- Katerin Artola Telleria dantzariak hirugarren urtez segidan irabazi du Euskal Herriko Aurresku Txapelketa. Ohitura denez, aste honetan Patxi Epeldek egindako oroigarria Oiartzungo Udalari eskaini dio dantzariak.

Normalean, Euskal Herriko Aurresku Txapelketa irabazten duen dantzariaren herrian jaso-tzen da urtebetez garaikurra, hurrengo txapelketa arte. Baina hiru aldiz segidan irabazten bada, garaikurra betirako geratzen da haren herrian. Hala ere, Kultura zinegotziak dantzariari itzuli zion saria, Udalaren izenean: “Zuk irabazi duzu eta uste dugu zuk jaso behar duzula”.