Oiartzun: Altzibar poligonoan asfaltatze lanak egingo dira gaur

29.10.2021 | 00:06

Oiartzun – Oiartzungo Udalak jakitera eman duenez, gaur Altzibar poligonoko bidean lanak egingo dira, konkretuki Cadarso eta Aranburu bidera doan errepidean egingo dira, Lirain tailerra dagoen tokian. Lanak 8.00etan hasiko dira eta egunean zehar bukatuko dira. Asfaltatze lanek irauten duten bitartean, trafiko mozketak eta itxaronaldiak egongo dira.

noticias de noticiasdegipuzkoa