- Iberdrolak argindar sarean egin behar zituen lanengatik Lezo argi gabe egon zen atzo goizean. Enpresak Udalari mozketa iragarri bazion ere, ez zuen berdin egin Lezoko herritarrekin eta ustekabean harrapatu zituen. Lezo Herri Eskolak eta jangelak eragozpenak izan zituen eta herriko semaforoekin ere gorabeherak eta arazoak egon ziren. Hortaz, Udalak bat egin zuen herritarren kexarekin.