- Oiartzungo Udalak tristura agertu nahi du Sutar eskulturak jasan dituen kalteak direla eta. Herriko ondare artistikoa guztiona dela adierazi eta errespetatzea eta zaintzea ere herritar guztion ardura dela azpimarratu nahi du Udalak; “are gehiago, arte disziplina ezberdinen arteko elkarbizitza eta errespetua dagoenean tartean”. Sutar Antton Mendizabalen lana da eta hilerri ondoan dago kokatuta.