- Datorren urriaren 27an, asteazkenean, 19.00etan Merkatuzarren izango den bileran San Tomas Batzordeko kideek parte hartzera animatzen dituzte elkarte eta norbanakoak Orereta-Errenteriako San Tomas eguna antolatzen hasteko.

Gogorarazi dutenez, txistorra postua jartzen duten elkarteek antolaketan parte hartu eta asteazkeneko bilerara bertaratu beharko dute.

Bide batez, jakinarazi dutenez, San Tomas egunean txistorra postuak zein artisau eta elikagai postuak jartzeko eskaera epea gaur zabaldu eta azaroaren 10ean amaituko da. Eskaerak udaletxeko ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dira eta horretarako, interesdunek dagokion eskaera eredua bete beharko dute. Ereduak ZU! zerbitzuan bertan edo errenteria.eus webgunean eskura daitezke. Era berean, nahiago duenak tramitazio osoa udal web-gunearen bitartez ere egin dezake.

San Tomas Batzordea norbanako zein elkarteek osatutako taldea da, eta aurten, inoiz baino garran-tzitsuago eta beharrezkoagoa izango dute herritar ororen laguntza, izan ere nahiko berandu hasi baitira azoka egin ahal izateko prestaketekin.

Izan ere, orain dela egun batzuk arte antolatzaileek ez zekiten San Tomas bezalako festa jendetsuak antolatu ahal izango ziren. Azkenean, pandemiaren osteko normaltasun berriarekin eta egungo egoera zein baldintzak kontutan izanik, "guztiontzat hain berezia den egun hau ospatzeko aukera izango dugulakoan", antolakun- tza lanekin hastea erabaki du San Tomas Batzordeak.

Esan bezala, "herritar oro ere gonbidatua dago San Tomas eguna aurrera atera ahal izateko antolaketa lanetan, elkarlanean eta giro paregabean, parte hartzera", azpimarratu dute.