- Lezoko Udalak kulturaren aldeko apostu sendoa bermatzeko xedearekin, asteburu honetan egitarau zabala prestatu du. Sarrerak udal webgunean eskuratu daitezke.

Honela, gaur bi ikus-entzunezko eskainiko dira. 16.30ean haurrentzako Elfinak pelikula ikusteko aukera egongo da. Ondoren, 19.00etan, Anderea dokumental errealista eta onirikoa . Euskal mitologiaren numen nagusian oinarritzen da, Mari edo Anbotoko daman.

Bihar, ordea, dantzarentzat izango da protagonismoa. Lasala konpainiaren eskutik Dead ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da 20.00etan.