- Lezok bihartik aurrera berriro martxan jarriko du Tipi-Topa egitasmoa 60 urtetik gorako lezoarrek ariketa fisikoa egin dezaten. Beraz, ostegunero, 10.30ean elkartuko dira hainbat lezoar alboko herrietara (10.45-12.00) edota herritik (11.00-12.00) paseo herrikoian aritzeko.

Aurten, herriko plazara itzuliko da abiapuntu gunea eta amaiera. 12.00etan salda hartzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Hala ere, lehen bi saioetan bertaratu nahi duen edonorentzat ere salda egongo da, jendea erakartzeko.

Bestalde, gogorarazi dute asteartero Bekoerrotan 10.00etan gimnasia dagoela.