- Ugaldetxoko auzo lokala egokitzen bukatu du Oiartzungo Udalak. Isastiko etxe berrietako behean udal jabetzakoa den lokala da Udalak txukundu duena, auzotarrek erabil dezaten. Auzo lokalak 157 metro koadro ditu eta biltegia ere bai. 137.000 euroko inbertsioa egin du Udalak Ugaldetxoko auzotarrentzako azpiegitura hau prestatzen.