Oiartzun | Oiartzunek auzo batzarrak antolatu ditu

Urriaren 4tik 6ra udal arduradunak herritarrekin bilduko dira 2022ko aurrekontuaz hitz egiteko

27.09.2021 | 00:45
Udal taldeko zinegotziak, iazko batzar batean. Argazkia: N.G.

Oiartzun – Oiartzungo Udalak urtero, udazkenean, auzotarrekin biltzeko ohitura du eta aurten ere urriaren 4tik 6ra antolatu ditu auzo batzarrak. Auzotarrekin partekatuko diren gaiak 2021eko errepasoa (Udalaren egoera), 2022ko aurrekontu proposamena eta auzo bakoitzeko egoera izango dira.

Herriko egoera orokorraren berri izateaz gain, auzo bakoitzean egin diren edo egingo diren interben-tzioak, eta auzotarrek dituzten kezkak eta iritziak biltzen dituzte udal arduradunek. Horregatik, Udalak auzotar guztiak gonbidatu nahi ditu batzarretan parte har-tzera.

Izan ere, auzoetan egiten diren hobekuntzetako asko, auzo batzarretan hitz egindako gaien ondorio izaten dira.

Batzarrak burutuko diren toki gehienak ohikoak izango dira, baina Ugaldetxon auzo batzarra egiteko leku berria izango da: Isastiko auzo lokal berria.

Horrez gain, Altzibar eta Iturriozko auzo batzarrak aurten ere udaletxeko areto nagusian izango dira. Udaletik gogorazi dutenez, covid-19ak eragindako larrialdi egoerarengatik zenbait auzo ba-tzar udaletxean egin ziren iaz, segurtasun distantziak mantendu ahal izateko. Beraz, aurten ere, bi auzo horietako lokalen tamaina dela eta, udaletxean egingo dira bilerak.

Bi kasuetan, auzotarrek herrira joateko Xorrola autobusa erabili dezaketela gogora ekarri nahi du Udalak (Iturriotzen, 18.59ean; Altzibarren, Peñenen 18.50ean eta Kaleberrian, 18.51ean).

Egutegia Honela, urriaren 4an bilerak Karrikan, Arraguan eta Gurutzen burutuko dira. Hurrengo egunean, Altzibar, Elizalde eta Ergoiengo bizilagunekin elkartuko dira. Amaitzeko, urriaren 6an, Iturriotz eta Ugaldetxoko gaietaz mintzatuko dira. Batzar guztiak 19.00etan hasiko dira.

noticias de noticiasdegipuzkoa