Errenteria | Listorretan saguzarrak ikusteko irteera antolatu dute ostiralean

Izena ematen duten partaideak Errenteriako aisialdigunean elkartuko dira iluntzeko 21.00etan

28.07.2021 | 00:12
Saguzarra hegan egiten. Argazkia: N.G.

Errenteria – Aurten berriz ere, Listorretako Abenturak izeneko ekimenaren barruan, saguzarrak ezagutzeko solasaldiaz gozatzeko aukera izango da uztailaren 30ean, ostiralarekin. Partaideak Listorretako aisialekutik (Errenteria) irtengo dira gaueko 21.00etan.

Aiako Harria parke naturaleko inguruetan saguzarrak bilatzen hasi aurretik, Ane Caro adituak ugaztun hegalari hauen ezaugarriak azalduko ditu: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezie ezberdinak...

Gainera gerturatzen direnek, aplikazio bati esker, saguzarrak entzuteko aukera izango dute iluntzen duen bitartean, hau baita saguzarrak behatzeko momenturik egokiena. Irteerak ordubeteko iraupena izango du.

Parte hartzeko ezinbestekoa izango da erreserba egitea, plazak mugatuak baitira. Partaide bakoi-tzak boste euro ordaindu beharko ditu. Irteera hau Arditurriko Parketxeak antolatu du.

Informazio gehiago lortzeko edo erreserbak egiteko 943 495 069 edo 688 895 068 telefono zenbakietara dei daiteke edo arditurri@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idatzi. Informazioa ere irakur daiteke www.gipuzkoanatura.eus webgunean.

Ekitaldiaren arduradunek azpimarratu dutenez, covid-19arekin lotuta indarrean dauden preben-tzio neurriak jarraituko dira. Beraz, musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da.

noticias de noticiasdegipuzkoa