- Datorren asteazkenean uztaileko ohiko udalbatzarra izango da Oiartzungo udaletxean 18.00etatik aurrera. Hamabi puntuko gai zerrenda landuko da. Horien artean, Arditurriko bide berdeko korridore ekoturistikoa dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Oiar-tzungo Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren onarpena bozkatuko da.