- Andra Mari abesbatzak antolatutako Harmonia ederrean zikloaren baitan, larunbatean 20.00etan, Magdalenaren ermitan, Ainhoa Lopez de Munain soprano gasteiztarrak, Itziar Beitia piano-jotzaileak lagunduta, bere gradu profesional amaierako kontzertua eskainiko du.

Ars Candendi izenburupean, konpositore klasikoen lanak izango dira entzungai, euskal konpositoreak (Sorozabal) ere tartean direla.

Gonbidapenak eskuratu behar dira: andramari@andramariabesbatza.eus helbidean, WhatsAppez edo 688 729 916 telefonoan (17.30-19.30).