- Errenteriako Udalak larrialdi humanitarioetarako bideratua duen dirulaguntzaren aurrekontutik 3.000 euro eman dizkio Salvamento Marítimo Humanitariori. Kopuru horren helburua behar dituzten materialez hornitzea da, baina, bereziki, tripulazioaren soldatak ordainduko dira. Elkartea Mediterraneo itsasoan gertatzen ari den krisi humanitarioari eran-tzuna emateko sortu zen.