- Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideen azpiatalak webgune berria du Errenteriako Udaleko webgunearen baitan (https://errenteria.eus/aniztasuna/). Bertan informazio desberdinak eskegiko dira hiru alorren inguruan, modu antolatuan.

Bereziki azpimarratzekoa da bertan daudela herrira iritsi berri direnentzako harrera informazioa, elkarteentzako dirulagun-tza deialdiak, sentsibilizazio ekintza desberdinen iragarpenak nahiz Udalak parte hartzen duen sare zein plataformen inguruko informazioak.

Bestalde, Kultur Aniztasuna azpisailak berriki Errenterian 11 kolore ekimenaren seigarren edizioaren balorazioa egin du eta programaturiko ekintzak arrakastaz ospatu direla azpimarratu du.

Izan ere, maiatzaren 15etik 21era bitarte izandako zazpi ekintzetan (erakusketa, hitzaldiak, zine proiekzioak eta ipuin kontaketa) denera 500 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte. Ekitaldi presentzialak, osasun-egoerak edukiera mugatua izanik, azkar bete dira, eta edizio honetan, aurrekoan bezala, parte har-tzeko modu berriak ezarri dira.

Gainera, ikusgai jarraitzen du 11 Auzo erakusketak Cristobal Gamon institutuaren kanpoko aldean. Bestalde, Aniztasunaren aldeko mundua murala, edizioko laburpen bideoa, Errenterian bizi naiz-eta egin zaidazu bisita ipuin kontaketa, Errenteria Munduan hitzaldia eta 11 Zapore tailerreko errezetak Herri Bizia webgunean aurki daitezke.